XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TALDE FUNTZIONAL TRIBALENTEAK

Talde funtzional tribalenteak estudiatuko ditugu orain.

Hauetatik nagusiena karboxilo taldea da, eta bere konposatuak estere, amida, eta azilo haluroak.

Beste talde tribalente bat nitrilo taldea da.

Ikus ditzagun talde hauk, beraz.

AZIDO KARBOXILIKOAK

Karboxilo taldea duten konposatuak dira, eta aromatikoak edo alifatikoak izan daitezke: R-COOH; Ar-COOH.

Talde hau duten heterozikloak ere ezagutzen dira.

Deribatu polikarboxilikoak ugari dira.

Beraz, talde honi ezin dakioke flexibilitatea ukatu.

Naturan nonnahi aurkitzen da: ozpina, limon-ura, azido kolikoa, aspirina, ... eta estere gisan askoz ere ugariago.

Katea lineala eta luzea duten azido karboxilikoak azido koipeak dira (C5 baino luzeagokoak ).

PROPIETATE FISIKOAK

Azido karboxiliko arruntak likidoak dira, baina pisu molekularra igoten denean, solido bihurtzen dira.

Irakin-puntuak ikusiz, azido karboxilikoen molekulen artean, hidrogeno-loturak alkoholetan baino bortitzagoak direla nabaritzen da.

Uretan nahiko solubleak dira, beste konposatu organikoekin konparatuz.